euskara  francais  espagnol  english
Radio blog

Ikusgarria 2000

Mendeen gauetik Euskal Herria

Berberiarrekin lotua zela eta berdin Kaukasiatik ala Atlantidiatik heldu zela, errana izan baldin bada, gaur egun badirudi Euskal populua, betidanik pireneoetako mazeletan bizi izan dela.

Lur erremu honetan, amalurrean, indoeuroparren etortzea baino lehen jadanik kokatuak ziren Euskaldunak eta milaka urtez osatu duten altxor paregabekoa, bere hizkuntza, gureganaino, mihiz mihi, belaunaldiz belaunaldi, helarazi daukute.

Garai neolitikoaren aztarnez markatua den hizkuntza hau, duela 2000 urte oraindik pireneoetako leku frangotan mintzatua zen hizkuntza hau, Euskara. Itzali nahi ez duen herri baten sinboloa da.

Iturengo joaldunekin eta Axuri Beltza Salazar ibarrako dantza kantuarekin hasten dugu bidai hau, euskal populuaren ondarrean zehar.

Bentaberri

Mende honen honen hastapenean, Izpura herriko Fauxtin Bentaberri soinulari ospetsuak, berpiztu zuen otsailean egitea, ohiz zen kabalkada, edo libertimendu famatua. Agerraldi honetan, aurkezten dauzkizuegu, lehen, herriko besten karietara gizon emazteek egiten zuten soka dantza edo dantza luzea.

Bolantek, ondotik emanen dituzte Euskaldunak eta Sorginak, Fauxtin Bentaberrik moldatutako asmatzeak. Bi dantza horiek emanak izan ziren lehen aldikotz 1927an, Londreseko antzoki batean.

Gipuzcoa

Lehionalde Gipuzkoako dantzek, itxura fina edo klasikoa baldin badute eta Bizkaikoak berriz gogorrak eta borrokatsuak agertzen baldin bazaizkigu, urrats edo oinarri koregrafiko berdintsuak baliatzen dituzte, hala nola, antasia edo berdin gurpila. Agerraldi honetan, aurkezten dauzuegu Gipuzkoan, Sakramendu Sainduaren ohoretan egiten den ezpata dantza, neskentzat moldatua. Gero, ikusiko dituzue gudu eszenak biltzen dituen Bizkaiko “Dantzarik dantza”eta azkenik Lekeitioko Katxaranka famatua, urtero arrantzale kofradiak emaiten duena.

Bigarren partea

Nafarroa

Nafarroa euskal kulturaren seaska da, eta luzaz, euskaldun eta nafartar hitzak, bat bestearen ordez erabiliak izan dira, Euskal Herriko biztanleen izendatzeko. Gomitatzen zaituztegu, ondare koregrafiko hain aberatsa duen probentzi honen haran zonbaiten bisitatzera. Lehenik, ikusiko duzue Hiribaseko ingurutxoa, inguruan emaiten den gizon emakumezko dantza. Gero, Teilarin, Baztango mutil dantza, neskentzat antolatua. Eta bukatzeko, Bobo izeneko pertonai bitziak, sustatzen dituen Otxagiko dantzak.

Etorkizuna begira.

Iraganean erroztatua izan arren, etorkizunaren eta aldaketaren beldurrik ez du euskak kulturrak. Ainitzetan eman nahi den ikuspegi folkloriko eta geldiaren kontra, kultur mugimendu bizi eta dinamiko bat ikusten dugu gaur egun, Euskal Herrian. Batuaren zabaltzeari buruz, emanak izan diren urratsak, edota kreazio musikalak, erakusten duen aberastasuna, errealitate horren froga ezin hobeak dira.

Gauza horren azaltzeko nahiarekin, azken agerraldi honetan, gaur egun Euskal Herriko pesta baten begirada bat eskaintzen dauzuegu. Herriko gazteek, Garaztarrak taldeak egokitu duen Arin-arina, euskal dantza zaharra emanen dute.