
Bizia : Arbasoek, beren jendartea suaren inguruan antolatu dute. MAKIL eta LANTZ nafartar dantzek ongi erakusten dute harreman hori, biziraupena eta babesa sinbolatzen duen elementu horren inguruan.
Jendartea antolatzen hasten da, buruzagi batek guduaren bidez poderea hartzen du. Hori Bizkaiako aspaldiko dantzetan ageri da.
Gero BRALEA neska eta mutikoek eman dantza, jendartea berreraikitzen da buruzagiaren menpe.
Ondotik XARNEG eta MAIA neska dantzak, hazken honek hain aspaldikoa ez den ama inguruko jendarte mota
orroitarazten digularik.
Sua eta buruzagia bezala, kulturarekiko atxikimendua gizartearen ibilmoldearen ezaugarri bat da.
3 baxe nafartar dantza aurkezten dizkizuegu, aspaldidanil Donibane Garazi inguruan emanak direnak, besta, ihauteri
edo bertze besta batzuen kari direnak.
Folklorea : Taula gaineko erakustaldeak emendatzen duen gizarte batean, jendek folklorea garatzen dute. Dantza berriak osoki asmatzen dituzte taula gainerako. Garaztarrakek berriz hartzen ditu dantza horietako zonbait, begi klixka batzuekin:
Berpiztea : Folkloraren semea, 1970-75 urteetan sortua da. Lekuko dantzak ez dira bakarrik taula gainean emanak, orain jende guziak dantzatzen ditu karrikan eta plazetan. Garaztarraken begi klixka bat Baionako besteri.
Eta orain : OGM erraparen bidez, Garaztarrakek iragan hurbila inarrosten du, ezarritako arrauetarik askatuz. Taldea, sistema finko baten kontra oldartzen da, iraultzari loturiko adierazpen molde bat aukeratuz. FANDANGO eta ARIN ARIN dantzetan, taldea bapatekotasun gehiagori buruz itzultzen da. Gure sorkuntza gaitazuna bultza dezagun.
