60 urteen besta ekainaren 6an ibiakoitzez
9h: Hitz ordua Jai Alaian dantzari guzientzat 9h30: Argazkia 10h: Desfilea herriko karriketan 11h: Ikusgarria Donibane Garaziko plazan Eguerditik goiti, Izpurako Faustin Bentaberri gelan, bazkaria KliK taldeak alaiturik (izenak eman: garaztarrak60ure@gmail.com) Arratsean talo ta xingar, Kiki Bordatxok alaiturik Ongi etorri dener eta zauzte nunbrian!!!
Dantzari Ttikiko argazkiak
Joan den igandean Dantzari Ttikirat izan gira dantza eskolako gazteekin. Bunuztar Xoriekin elkartu gira eta egun goxoa pasatu dugu denek elgarrekin, ondoko argazkiek erakusten duten bezala!...
Dantzari Ttiki 2015 Baiona
Urtero bezala, dantza eskolako haurrek parte hartuko dute Dantzari Ttikin. Aurtengoa Baionan iraganen da. Egunaren egitaraua 9etan partitzea autobusez : hitzordua 8ak45etan, Jai Alaian eginen dugu, eguerdiko piknika ez ahantz. mutikoek : galtza eta ator xuriak, espartin xuriak hari gorriekin eta taldeak emanen ditu zintak eta bonetak neskek : ator edo T-shirta xuria manga luzeekin, espartin beltzak hari beltzekin eta taldeak emanen...
Dantza eskolako ateraldia!
Dantza eskolako ateraldia egin dugu apirilaren 24 eta 25ean Bidarrain. Garaztarrak dantza taldeko eta Bunuztar Xoriak taldeko haurrekin, 2 egun biziki goxo pasa ditugu, dantzan, jostetan, mendi ibilaldi bat egin dugu ere Iparlako maldetan.