Urtero bezala, dantza eskolako haurrek parte hartuko dute Dantzari Ttikin. Aurtengoa Baionan iraganen da.
Egunaren egitaraua
9etan partitzea autobusez : hitzordua 8ak45etan, Jai Alaian eginen dugu, eguerdiko piknika ez ahantz.
mutikoek : galtza eta ator xuriak, espartin xuriak hari gorriekin eta taldeak emanen ditu zintak eta bonetak
neskek : ator edo T-shirta xuria manga luzeekin, espartin beltzak hari beltzekin eta taldeak emanen ditu zapiak
10ak30tik – 11ak30 arte : auzoetan animazioak. Eguraldi txarra egiten badu, dena Lauga salan izanen da. Garaztarrak dantza taldea Xaho kaian izanen da.
12ak30tik – 1ak30 arte : Piknika : Jean Dauger frontoian edo Lauga salan euria egiten badu.
2ak – 3ak : Desfilea Mail Chaho Pelletier-tik Laugaraino
3ak – 5ak : Ikusgarria Lauga salan eta zozketa ( Sarrera = 5€ helduentzat eta urririk 14 urte petikakoentzat)
5ak30tik – 6ak 30 arte : Itzultzea
Han elgar ikusiko girelakoan, agur beroenak.