Festi’Gaga Ekainaren 13an

Ekainaren 13an, Garaziko gaztetxeak hitzordu berezi batetara gonbidatzen gaitu : FESTI’GAGA.

Lucia hiribidea xokoan, Donibane Garaziko harresien inguruan, ikusgarri eta kontzertu gune txukun bat instalatuko dute gazteek.

Egitarau kultural aberats bat aurkezten daukute.

Arratsaldeko 17:00etan Garaztarrak dantza taldea eta Buuzbu musika taldeek haien ikusgarri berria eskainiko dute.

Ondotik bost kontzertuekin gaualdiak segituko du : Bilau, Pako & Marieder, Goliath, Madeleine eta Giranice.

Jateko eta edateko izanen da, tokiko mozkinekin.

Partagez cet article